Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 115:1-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Guregatik ez, Jauna, guregatik ez,baizik zeure izenaren ohoreagatik,erakutsi zeure ospea, zeure maitasun eta leialtasunagatik!

2. Zergatik esan behar dute jentil-herriek:«Non dute Jainkoa?»

3. Gure Jainkoa zeruan dago eta nahi duen guztia egiten du.

4. Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,gizakien eskulan.

5. Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;

6. belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;

7. eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;eztarrian hotsik atera ezin.

8. Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!

9. Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

10. Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

11. Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

12. Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,

13. bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.

14. Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.

15. Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.

16. Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 115