4. Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:errukior eta bihozbera da Jauna.
5. Begirune diotenei janaria die ematen;bere ituna beti gogoan izan du.
6. Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,beste nazioen lurraldeak berari emanez.
7. Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,
8. beti-betiko ezarriak, leialtasun eta zuzentasunez burutuak.
9. Bere herriari askatasuna eman dio,haiekin ituna finkatu betiko.Santua eta beldurgarria da bera!
10. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak.Jaunaren gorespenak betiko dirau.