Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 107:11-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Jainkoaren aginduen kontra errebelatu baitzireneta Goi-goikoaren egitasmoa mespretxatu.

12. Nekepean umilarazi zituen,lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.

13. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.

14. Ilunperik beltzenetik atera zitueneta haien lokarriak hautsi.

15. Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

16. Brontzezko ateak puskatu zituen,burdinazko morroiloak apurtu.

17. Beren jokaera txarrarengatik ahuldurik zeuden,beren erruengatik zirtzil bihurturik.

18. Janari guztiei nazka zieten,eta heriotzaren atarian zeuden.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 107