Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:34-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Ez zituzten herriak suntsitu,Jaunak agindua zien bezala.

35. Jentilekin elkartu ziren ezkontzazeta haien ohiturak berenganatu.

36. Gurtza eman zieten haien idoloeieta hauek galbide gertatu zitzaizkien.

37. Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei.

38. Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odolakanaandar idoloei opari eskainiz:lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.

39. Horrela jokatuz, beren buruak kutsatueta Jainkoari desleial izan zitzaizkion.

40. Piztu zen Jaunaren haserrea bere herriaren aurkaeta higuin izan zuen bere ondarea.

41. Nazioen eskuetara eman zituen,eta etsaiak nagusitu zitzaizkien.

42. Arerioek zapaldu egin zituzten eta menpean hartu.

43. Hamaika aldiz libratu zituen,baina haiek, beren jarreran setatsu,beren erruengatik galtzen ziren.

44. Baina ikusi zituen Jaunak beren larrialdianeta haien garrasiak entzun.

45. Oroitu zen haiekin egina zuen itunazeta bere maitasun handiaz gidatu zituen.

46. Haiekiko gupida sortu zuenerbestera eraman zituztenengan.

47. Salba gaitzazu, Jauna, gure Jainkoa, bildu nazioen artetik,zure izen santuari eskerrak emanez,zure gorespena harro abes dezagun.

48. Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!(Herri osoak erantzun beza:) «Amen».Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106