Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:33-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Izan ere, barrua samindu zioten,eta hark zentzugabe hitz egin.

34. Ez zituzten herriak suntsitu,Jaunak agindua zien bezala.

35. Jentilekin elkartu ziren ezkontzazeta haien ohiturak berenganatu.

36. Gurtza eman zieten haien idoloeieta hauek galbide gertatu zitzaizkien.

37. Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei.

38. Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odolakanaandar idoloei opari eskainiz:lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.

39. Horrela jokatuz, beren buruak kutsatueta Jainkoari desleial izan zitzaizkion.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106