Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 106:13-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Baina laster ahaztu zituzten haren egintzaketa ez zuten itxaropenik jarri haren egitasmoan.

14. Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan,eta Jainkoa tentatu eremuan.

15. Eskatzen ziotena eman zien hark,baina beren janguragatik sabelmina bidali.

16. Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidiaizan zuten kanpalekuan.

17. Orduan, lurra zabaldu eta Datan irentsi zuen,Abiramen lagun-taldea azpian hartu.

18. Suak kiskali zuen haien taldea, garrak irentsi gaiztoak.

19. Horeb mendian zekorra egin zuten,metal urtuzko idoloaren aurrean ahuspeztu ziren.

20. Beren ospe zuten Jainkoaren ordez,belarra jaten duen zekorraren irudia jarri zuten.

21. Ahaztu egin zuten Jainkoa, beren salbatzailea,Egipton gauza ikusgarriak egina,

22. Kamen herrialdean egintza harrigarriaketa Itsaso Gorri aldean ikaragarriak egin zituena.

23. Haiek suntsitzeko asmotan zen Jainkoa,baina Moises haren aukeratuatartean sartu zen eta haren aurrean jarri,bere haserrea baretuz, suntsi ez zitzan.

24. Lurralde zoragarriari mespretxu egin zioten,Jainkoaren hitzaz fidatu ez zirelarik.

25. Beren oihal-etxoletan marmar egin zuten,Jaunaren esanera jarri gabe.

26. Hark, orduan, eskua jaso eta zin egin zuenbasamortuan hilko zituela,

27. haien ondorengoak nazioetan sakabanatueta jentilen artean barreiatuko zituela.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 106