Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:40-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Haiek eskatu eta galeperrak bidali zizkien,zeruko ogiz ase zituen.

41. Hark harkaitza zulatu eta ura atera zen,eta ibaika joan basamortuan barrena.

42. Gogoan izan zuen bere agintzari sakratua,Abraham bere zerbitzariari egina.

43. Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria,poz-oihuka bere aukeratuak.

44. Nazio arrotzen lurraldeak eman zizkieneta herrien ondasunez jabetu ziren,

45. haren arauak bete eta legeak gorde zitzaten.Aleluia! Gora Jauna!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105