Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:3-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Harro zaitezte hartaz, Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!

4. Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana,bila etengabe haren aurpegia.

5. Izan gogoan hark egindako mirariak,haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak,

6. zuek, haren zerbitzari Abrahamen jatorrikook,Jakoben ondorengook, haren aukeratuok!

7. Bera da Jauna, gure Jainkoa, lur osoaren gobernaria.

8. Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitzemana:

9. Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza,

10. Jakobi legetzat ziurtatua, Israeli betiko ituntzat emana,

11. hau esatean: «Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea,hauxe da zuen ondare-zatia».

12. Gutxi batzuk besterik ez ziren,etorkin-taldetxo bat besterik ez;

13. nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu.

14. Baina Jainkoak ez zuen utzi inork zapal zitzan,haiengatik erregeak mehatxatu zituen:

15. «Ez ukitu nire aukeratuak, ez egin kalterik nire profetei!»

16. Gosea erakarri zuen lurraldera, janari-hornidura oro kendu.

17. Baina gizon bat bidalia zuen aurretik,Jose, esklabotzat saldua.

18. Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105