Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. «Ez ukitu nire aukeratuak, ez egin kalterik nire profetei!»

16. Gosea erakarri zuen lurraldera, janari-hornidura oro kendu.

17. Baina gizon bat bidalia zuen aurretik,Jose, esklabotzat saldua.

18. Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi,

19. hark iragarria bete zen arte,Jaunaren hitzak haren errugabetasuna frogatu zuelarik.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105