Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:13-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu.

14. Baina Jainkoak ez zuen utzi inork zapal zitzan,haiengatik erregeak mehatxatu zituen:

15. «Ez ukitu nire aukeratuak, ez egin kalterik nire profetei!»

16. Gosea erakarri zuen lurraldera, janari-hornidura oro kendu.

17. Baina gizon bat bidalia zuen aurretik,Jose, esklabotzat saldua.

18. Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi,

19. hark iragarria bete zen arte,Jaunaren hitzak haren errugabetasuna frogatu zuelarik.

20. Orduan, erregeak askarazi egin zuen,herrien nagusiak giltzapetik libre utzi.

21. Bere jauregiko buru egin zueneta bere ondasun guztien administratzaile.

22. Berak behar zituen handikiak eskolatueta kontseilariei jakinduria irakatsi.

23. Orduan, Jakob Egiptora joan zeneta Kamen lurraldean atzerritar gisa bizi izan.

24. Jainkoak bere herria erruz ugaldu zueneta etsaiak baino indartsuago egin.

25. Egiptoarrei bihotza aldatu zien,Jakoben herria gorrota zezateneta haren zerbitzariak maltzurki erabil.

26. Orduan, Moises bere zerbitzaria bidali zueneta Aaron bere aukeratua.

27. Iragarritako mirariak egin zituzten egiptoarren kontraegintza harrigarriak Kamen lurraldean.

28. Jaunak ilunpea bidali eta dena ilundu zen,baina haiek ez zituzten haren egintzak ulertu.

29. Urak odol bihurtu zizkieneta bertako arrainak hilarazi.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105