Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 105:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Goretsazue Jauna, dei egin berari,jakinarazi herrien artean haren egintza bikainak!

2. Kanta iezaiozue, jo soinua berarentzat,konta haren egintza miragarriak!

3. Harro zaitezte hartaz, Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!

4. Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana,bila etengabe haren aurpegia.

5. Izan gogoan hark egindako mirariak,haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak,

6. zuek, haren zerbitzari Abrahamen jatorrikook,Jakoben ondorengook, haren aukeratuok!

7. Bera da Jauna, gure Jainkoa, lur osoaren gobernaria.

8. Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitzemana:

9. Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza,

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 105