Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 102:26-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Hasieratik sendo ezarri zenuen lurra,zure eskuek egina da zerua:

27. haiek galduko dira, baina zuk iraungo;jantzia bezala gastatuko dira,soinekoa bezala aldatuko dituzu, eta haiek desagertuko.

28. Zu, ordea, beti bera, zure urteak amaigabeak.

29. Zure zerbitzarien ondorengoak seguru biziko dira,haien askaziak zure aurrean iraungo.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 102