Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 102:16-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Begirune izango diote nazioek Jaunaren izenari,lurreko errege guztiek haren aintzari,

17. Jaunak Sion berriz eraikiko dueneaneta aintzaz beterik agertzean;

18. zapalduaren otoitza entzungo du,ez ditu baztertuko beronen eskariak.

19. Bego hau idatzirik hurrengo gizaldiarentzat,sortzeko dagoen herriak Jauna gorets dezan.

20. Jaunak bere santutegi gorenetik behera,zerutik lurrera begiratu du,

21. presoen intziriak entzutekoeta hiltzera kondenatuak askatzeko.

22. Jaunaren izen ahaltsua iragarriko dute Sionen,haren gorespena Jerusalemen,

23. herriak beren erregeekin bateraJauna gurtzera bilduko direnean.

24. Nire indarrak apaldu ditu bere ahalmenaz,nire egunak urritu.

25. Nik esan nuen: «Ene Jainko,ez nazazu eraman sasoirik onenean!»Zure urteek gizaldiz gizaldi diraute.

26. Hasieratik sendo ezarri zenuen lurra,zure eskuek egina da zerua:

27. haiek galduko dira, baina zuk iraungo;jantzia bezala gastatuko dira,soinekoa bezala aldatuko dituzu, eta haiek desagertuko.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 102