Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 101:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden Salmoa.Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,zuretzat, Jauna, soinua jo.

2. Jokabide prestua nahi dut azaldu:noiz etorriko zu niregana?Zintzo jokatuko dut jauregiko arazoetan.

3. Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari.Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.

4. Urruti niregandik bihotz makurrekoa!Gaiztoarekin ez dut ezer ere nahi.

5. Lagun hurkoaren izena ezkutuan belzten duenasuntsitu egingo dut.Harroputz eta handizaleak ez ditut jasango.

6. Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,jokabide prestuko gizonak zerbitzari.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 101