Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 100:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gorespen-oparitarako salmoa.Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!

2. Zerbitza ezazue pozik Jauna, joan oihu alaiz haren aurrera.

3. Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gaitu,bere herri eta berak larraturiko artalde.

4. Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez,haren atarietan gorazarrez.Eman eskerrak, bedeinka haren izena!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 100