Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 10:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jauna, zergatik gelditzen zara urrun?Zergatik ezkutatzen larrialdian?

2. Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari,asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.

3. Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil;bidegabez irabazten dueta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten.

4. Bekokia altxaturik, ez da arduratzen:«Ez da Jainkorik», pentsatzen du.

5. Egiten duen guztiak arrakasta du;Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat;etsaiak ez zaizkio axola.

6. «Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—;zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».

7. Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.

8. Hiri-inguruetan zelatan egoten da,ezkutuan errugabea hiltzen du,gizagaixoari begirik kentzen ez.

9. Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala,zelatan, dohakabea harrapatzeko:bere sarera erakarriz harrapatzen du.

10. Kuzkurturik, narraska joaneta gizagaixoaren gainera erortzen da.

11. Honela dio bere baitan:«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,ez du inoiz ezer ikusten».

12. Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!

13. Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 10