Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ezdiena,

2. baizik eta Jaunaren hitza atsegin duenaeta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena!

3. Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen;egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.

4. Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:haizeak daraman orbelaren antzeko dira.

5. Auzi-egunean gaiztoek ez dute zutik iraungo;zintzoen batzarrean ez da bekataririk izango.

6. Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 1