Itun Zaharra

Itun Berria

Rut 4:12-18-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Emakume honengandik Jaunak emango dizkizun seme-alabek egin bezate zure familia, Juda eta Tamarren seme Peretzen familia bezain handi.

13. Booz Rutekin ezkondu zen eta Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu eta semea izan zuen.

14. Emakumeek honela ziotsoten Noemiri: «Gora Jauna! Berak eman baitizu gaur zainduko zaituen biloba. Izan bedi hau Israel herrian ospetsu.

15. Bizitza suspertuko dizu eta zahartzaroa atseginez beteko, maite zaituen errainak biloba eman baitizu: zazpi seme baino hobea duzu bera».

16. Noemik haurra semetzat hartu zuen eta zaindu.

17. Auzo-lagunek honela zioten: «Semea jaio zaio Noemiri».Eta Obed deitu zioten. Obed Jeseren aita izan zen; Jese, berriz, Davidena.

18-22. Hona hemen Peretzengandik Davidenganainoko arbaso-zerrenda: Peretzek Hetzron sortu zuen, honek Ram, honek Aminadab, honek Nahxon, honek Salmon, honek Booz, honek Obed, honek Jese eta honek David.

Irakurri kapitulu osoa Rut 4