Itun Zaharra

Itun Berria

Rut 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Noemik bazuen bere senar Elimeleken aldetik ahaide bat, aberatsa eta itzal handiko gizona, Booz zeritzana.

2. Rutek esan zion Noemiri:—Joan al naiteke sorora igitariek uzten dituzten garagarburuak biltzera? Aurkituko ahal dut bere ondoren biltzen utziko didanen bat!Noemik erantzun:—Zoaz, alaba.

3. Hala, sorora joan eta igitarien atzetik garagarburuak biltzen hasi zen Rut. Hain zuzen ere, Elimeleken ahaide Boozen sailean suertatu zen.

4. Handik laster, Booz berbera etorri zen Belendik eta esan zien igitariei:—Jauna zuekin.Haiek erantzun:—Jaunak bedeinka zaitzala.

5. Boozek galdegin zion igitari-buruari:—Nor dugu neska hau?

6. Hark erantzun:—Noemirekin Moabetik etorritako neska atzerritar hura.

7. Igitarien atzetik garagarburuak biltzeko baimena eskatu dit. Goizetik oraintsu arte aritu da lanean eta utzi berria du, itzalean atseden hartzeko.

Irakurri kapitulu osoa Rut 2