Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Zenbat eta nik Israelsendatzea nahiago,orduan eta nabarmenagoagertzen ziren Efraimen bekatuaketa Samariaren gaiztakeriak.Iruzur egiten dute,etxeetan lapurrak sartzen dira,kaleetan gaiztaginek erasotzen.

2. Ez dira konturatzenberaien gaiztakeria guztiakgogoan ditudala.Beren okerretan sartuak daudeleporaino,eta begi aurrean ditut nik guztiak.

3. «Beren gaiztakeriazalaiarazten dute erregea,beren azpikeriaz buruzagiak.

4. Desleial dira denak.Labe goria dirudite:okinak orea egiten duenetikogia jaiki artegehiago suberritu beharrikez duen labe.

5. Erregearen egunean,buruzagiek ardoaren berotasunezburua galtzen dute;erregeak berakeskua luzatzen die asaldariei.

6. Sutan dute bihotza, labea bezala,beren azpikeriez.Gau guztian errauspean dagohaien haserrea;goizean, ordea,sugarra bezala pizten da.

7. Labea bezala daude denak sutan,eta beren agintariakirensten dituzte.Haien errege guztiakerortzen ari dira;horietan bat bera ere ez, ordea,niri dei egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 7