Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 2:5-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Bestela, larrugorrian utziko dut,jaio zen egunean bezala biluzik.Basamortuaren antzeko egingo dut,lur idor bihurtukoeta egarriz hilaraziko.

6. Ez dut haren haurrik maiteko,emagaldukume baitira.

7. Bai, emagaldua dute ama,lotsagarri dabilmundura ekarri dituena.Honela baitio:“Noan maitaleen atzetik,haiek ematen dizkidate ogia eta ura,artilea eta lihoa, olioa eta edaria”.

8. Horregatik, bidea sasiz itxiko diot,inguruan hesia jarriko,bere bidezidorrik gehiagoaurki ez dezan.

9. Maitaleei segika ibiliko da,baina ez ditu atzemango.Bila ibiliko da,baina ez ditu aurkituko.Orduan, esango du:“Bihur nadinlehenengo senarrarengana,orain baino hobeto nengoen eta”.

10. Ez zuen ikustennik ematen nizkiolagaria, ardoa eta olioa.Eta esku beteka ematen nizkionzilarra eta urreaBaalen zerbitzurakoerabiltzen zituen.

11. Horregatik, kendu egingo diotneure garia bere garaian,baita ardoa ere bere sasoian.Kendu egingo dizkiotneure artilea eta lihoa,haren larrugorriaren estalgarriak.

12. Larrugorri azalduko dutbere maitaleen aurrean,eta ez du inorknire eskutik askatuko.

13. Haren festa guztiakbukaraziko ditut:urteko jai, ilberri eta larunbatak,eta ospakizun guztiak.

14. Mahastia eta pikondoahondatu egingo dizkiot,haietaz baitzioen:“Maitaleek emandako sari ditut”.Sastraka bihurtuko dituteta basapiztiek jango dituzte.

15. Kontuak eskatuko dizkiotBaalei intsentsuaeskaintzen zien egunengatik.Eraztun eta lepokoz apaindurik,bere maitaleen atzetik ibili ohi zeneta ni ahaztu egiten ninduen.Hala diot nik, Jaunak.

16. «Hala bada,nik neuk liluratuko dut,basamortura eraman,eta bihotzera mintzatuko natzaio.

17. Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,Ezbehar-ibarraitxaropen-ate bihurtuko.Han bere gaztaroan bezalaerantzungo dit,Egiptotik atera zenean bezala.

18. Egun hartan—hala diot nik, Jaunak—“Ene senar” esango didazu,eta ez “Ene Baal”.

19. Baalen izenak ereahotik kenduko dizkiot,eta ez da gehiagohaien izenik aipatuko.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 2