Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 2:14-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Mahastia eta pikondoahondatu egingo dizkiot,haietaz baitzioen:“Maitaleek emandako sari ditut”.Sastraka bihurtuko dituteta basapiztiek jango dituzte.

15. Kontuak eskatuko dizkiotBaalei intsentsuaeskaintzen zien egunengatik.Eraztun eta lepokoz apaindurik,bere maitaleen atzetik ibili ohi zeneta ni ahaztu egiten ninduen.Hala diot nik, Jaunak.

16. «Hala bada,nik neuk liluratuko dut,basamortura eraman,eta bihotzera mintzatuko natzaio.

17. Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,Ezbehar-ibarraitxaropen-ate bihurtuko.Han bere gaztaroan bezalaerantzungo dit,Egiptotik atera zenean bezala.

18. Egun hartan—hala diot nik, Jaunak—“Ene senar” esango didazu,eta ez “Ene Baal”.

19. Baalen izenak ereahotik kenduko dizkiot,eta ez da gehiagohaien izenik aipatuko.

20. Egun hartan ituna egingo dutneure herriaren alde,basapiztia, hegazti eta narrastiekin.Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,lur honetan ez da gehiagogudurik izango.Lasai biziaraziko dut neure herria.

21. Neure emazte egingo zaitut betiko.Gure ezkontza zuzenaeta legezkoa izango da,maitasuna eta errukiaizango ditu oinarri.

22. Neure emazte egingo zaitutleialtasun iraunkorrez.Orduan ezagutuko duzuzeure Jaun hau.

23. Egun hartan—hala diot nik, Jaunak—erantzun egingo dut:zeruari euria emango diot,eta zeruak lurrari ura emango dio;

24. lurrak gari, ardo eta olioariugaritasuna emango die,eta hauek “Izreel”en beharrarierantzungo diote.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 2