Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 2:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun batez, israeldarrak,itsas hondarra bezala,neurtezin eta kontaezin izango dira.Eta «Zuek ez zarete nire herria»esan beharrean,«Jainko biziaren seme-alaba»deituko die Jainkoak.

2. Judatarrak eta israeldarrakbateratu egingo dira,buruzagi bakar bat hautatuko dute,eta beren lurraldean haziko.Handia izango da Izreelen eguna!

3. Zeuen anaiei «Nire herria»deituko diezue,zeuen arrebei «Maitea».

4. Honela dio Jaunak:«Eraman auzitara zeuen ama,sala ezazue,ez baita jadanik nire emazte,ezta ni ere haren senar.Uxa bitza aurpegitikbere prostituzioaketa bular artetik bere maitaleak.

5. Bestela, larrugorrian utziko dut,jaio zen egunean bezala biluzik.Basamortuaren antzeko egingo dut,lur idor bihurtukoeta egarriz hilaraziko.

6. Ez dut haren haurrik maiteko,emagaldukume baitira.

7. Bai, emagaldua dute ama,lotsagarri dabilmundura ekarri dituena.Honela baitio:“Noan maitaleen atzetik,haiek ematen dizkidate ogia eta ura,artilea eta lihoa, olioa eta edaria”.

8. Horregatik, bidea sasiz itxiko diot,inguruan hesia jarriko,bere bidezidorrik gehiagoaurki ez dezan.

9. Maitaleei segika ibiliko da,baina ez ditu atzemango.Bila ibiliko da,baina ez ditu aurkituko.Orduan, esango du:“Bihur nadinlehenengo senarrarengana,orain baino hobeto nengoen eta”.

10. Ez zuen ikustennik ematen nizkiolagaria, ardoa eta olioa.Eta esku beteka ematen nizkionzilarra eta urreaBaalen zerbitzurakoerabiltzen zituen.

11. Horregatik, kendu egingo diotneure garia bere garaian,baita ardoa ere bere sasoian.Kendu egingo dizkiotneure artilea eta lihoa,haren larrugorriaren estalgarriak.

12. Larrugorri azalduko dutbere maitaleen aurrean,eta ez du inorknire eskutik askatuko.

13. Haren festa guztiakbukaraziko ditut:urteko jai, ilberri eta larunbatak,eta ospakizun guztiak.

14. Mahastia eta pikondoahondatu egingo dizkiot,haietaz baitzioen:“Maitaleek emandako sari ditut”.Sastraka bihurtuko dituteta basapiztiek jango dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 2