Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Gezurrez inguratua naukaEfraimek,faltsukeriaz Israelek.Baina JudaJainkoarekin dago oraindik,leial zaio Santu-santuari.

2. Israel haizez mantentzen da,hego-haizearen ondoren dabilegun osoan.Gezurra gezurraren gain,gogorkeria gogorkeriaren gain.Asiriarekin ituna egiten du,Egiptorekin salerosketan dabil».

3. Auzitara jo du JaunakJudako herriaren aurka,bere jokabideagatik Jakobikontuak eskatzeko,bere egintzen ordaina emateko.

4. Oraindik amaren sabelean zegoela,anaiari iruzur egin zion Jakobek.Gizondu zenean,borroka egin zuen Jainkoarekin.

5. Aingeru batekin borroka egineta garaitu,negar egineta onespena lortu zuen.Betelen aurkitueta bertanmintzatu zitzaion Jainkoa:

6. «Jauna, Jainko ahalguztiduna,Jauna du izena».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 12