Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 10:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Hitz eta berba,gezur-zinak egin,itunak izenpetu…Haien zuzenbidea, ordea,soro-ildoetan hazten denbelar gaizto bihurtu da.

5. Samariako jendea dardaraz dago,dolu dagite herriak eta apaizeriak,Bet-Abengo zekorra dela-eta.Zeren beren pozbide eta ospe zutenidoloa urruti baitaramate.

6. Hura ere Asiriara eramango dute,errege handiari eskaintzeko.Lotsak hartuko du Efraim,lotsagarri izango da Israel,bere burutazioengatik.

7. Samariarenak egin du:badoa haren erregea,ezpala ur-azalean bezala.

8. Hondatuak izango diramuinoetako sasikultu-lekuak,Israeli huts egitera eragin ziotenak.Sasiak eta laharrakhartuko ditu aldareak.Orduan, honela esango diete mendiei:«Ezkuta gaitzazue»,eta muinoei:«Eror zaitezte gure gainera».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 10