Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 10:11-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. «Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,garia jotzen gogotsua.Haren lepo ederrarenondotik pasa nintzenean,uztarria lotu nion Efraimi,Judak goldean egin zezan,eta Jakobek arean.

12. Esan nien:Erein zuzentasuna,eta maitasuna jasoko duzue.Landu soro berria.Orain duzue garaiaJauna bilatzeko,etorri eta euria bezalasalbamena isur diezazuen.

13. Baina zuek, gaiztakeria landueta zuzengabekeria jaso zenuten,eta faltsukeri fruituak jan.Zeure indarreanjarri zenuen itxaropena,zeure gudari-kopuruan.

14. Horregatik, guda-hotsa aterako dazure herriaren aurka,eta zure gotorlekuakerraustuak izango dira,Xalman erregeak Bet-Arbelerraustu zuen bezala;gudu hartan,amak beren seme-alaben kontrazanpatu zituzten.

15. Horra zer egingo dizuedan zuei ere,Israelgo jende horri,zeuen neurrigabekogaiztakeriagatik.Eguna argitu orduko,Israelgo erregearenazkena izango da.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 10