Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 10:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Mahatsondo mardula zen Israel,fruituz betea.Zenbat eta fruitu gehiago,orduan eta aldare gehiago.Zenbat eta lurra aberatsago,orduan eta zutarri sakratuakdotoreago.

2. Banatua dauka bihotza,eta orain ordaindu egin beharko.Jaunak berakpuskatuko dizkio aldareaketa lurrera botako zutarri sakratuak.

3. Orduan esango dute:«Ez dugu erregerik,ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.Baina erregeak erezer egin lezake guretzat?»

4. Hitz eta berba,gezur-zinak egin,itunak izenpetu…Haien zuzenbidea, ordea,soro-ildoetan hazten denbelar gaizto bihurtu da.

5. Samariako jendea dardaraz dago,dolu dagite herriak eta apaizeriak,Bet-Abengo zekorra dela-eta.Zeren beren pozbide eta ospe zutenidoloa urruti baitaramate.

6. Hura ere Asiriara eramango dute,errege handiari eskaintzeko.Lotsak hartuko du Efraim,lotsagarri izango da Israel,bere burutazioengatik.

7. Samariarenak egin du:badoa haren erregea,ezpala ur-azalean bezala.

8. Hondatuak izango diramuinoetako sasikultu-lekuak,Israeli huts egitera eragin ziotenak.Sasiak eta laharrakhartuko ditu aldareak.Orduan, honela esango diete mendiei:«Ezkuta gaitzazue»,eta muinoei:«Eror zaitezte gure gainera».

9. Honela dio Jaunak:«Gibeako garaian hasita,bekatuan ari da Israel.Orduz gero, ez da aldatu.Beraz, guduak Gibean bertanharrapatuko ditu gaizkileak.

10. Zigortzea erabaki dut:herriak haien aurka bilduko dira,behin eta berrizko bekatuenordaina emateko.

11. «Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,garia jotzen gogotsua.Haren lepo ederrarenondotik pasa nintzenean,uztarria lotu nion Efraimi,Judak goldean egin zezan,eta Jakobek arean.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 10