Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 1:4-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Orduan, Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Izreel”, zeren, luzatu gabe, Izreelen isuritako odolaren kontuak eskatuko baitizkiot Jehu-ren jatorriari, eta Israelgo errege-jatorria bukaraziko dut.

5. Egun hartan, Israelen guda-indarrak suntsitu egingo ditut Izreelgo haranean».

6. Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta alaba izan zuen. Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-maitea”, gaurdanik ez baitut Israel herria maite izango, ez diot barkatuko.

7. Juda herria, ordea, bai, maite izango dut, eta nik, beren Jainko Jaun honek, salbatu egingo ditut. Baina ez ditut salbatuko gudu eginez, ez armaz eta ez gerraz, ez zaldiz eta ez zaldunez».

Irakurri kapitulu osoa Oseas 1