Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:4-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Josue, Bani, Kadmiel, Xebanias, Buni, Xerebias, Bani eta Kenanik lebitarren oholtza gainera igo eta oihu handiz egin zioten dei Jaunari, beren Jainkoari.

5. Gero, Josue, Kadmiel, Bani, Haxabnias, Xerebias, Hodias, Xebanias eta Petahias lebitarrek honela ziotsoten herriari: «Zuti zaitezte! Bedeinka Jauna, zeuen Jainkoa, betidanik betiraino!«Bedeinkatua izan bedizure izen ospetsua,bedeinkapen eta gorespen guztiengainetik dagoena!

6. Zu zara Jauna, zu bakarrik!Zeuk egin dituzu zeruak,zeruen zeruak eta izar guztiak,lurra eta lur gainekoak,itsasoa eta bertako guztiak.Zeuk biziarazten dituzu guztiak,zeruko izarrakahuspez dituzu aurrean jarriak.

7. Zeu zara Jauna,zeu Abram aukeratuzenuen Jainkoa;zeu Kaldeako Ur hiritik ateraeta Abraham izena eman zeniona.

8. Leiala zitzaizula ikusirik,ituna egin zenuen harekin,kanaandarren, hititen,amortarren,periztarren, jebustarreneta girgaxtarren lurraldeahari eta haren ondorengoeiemateko.Eta bete egin zenuen zeure hitza,zuzena baitzara.

9. Ikusi zenuengure arbasoen atsekabea Egipton,entzun zenuen garrasiaItsaso Gorriaren ertzean.

10. Mirariak eta egintza harrigarriakegin zenituen faraoiaren kontra,honen zerbitzarieta Egiptoko herriaren kontra;bazenekien, bai,harrokeriaz jokatu zutelaisraeldarrekin.Horrela zeureganatu zenuengaurdaino duzun izen ospetsua.

11. Itsasoa erdibi egin zenuenisraeldarren aurrean,eta itsasoan barrena igaro zirenoinik busti gabe.Itsas hondora amildu zenituen,ostera, haien erasotzaileak,harria ur sakonera bezala.

12. Laino-adarra eman zeniengidari egunez, su-adarra gauez,egin behar zuten bidea argitzeko.

13. Sinai mendira jaitsi zineneta zerutik hitz egin zenien.Erabaki zuzenak, lege sendoak,arau eta agindu onakeman zenizkien.

14. Larunbata zuri sagaratzenirakatsi zenien;aginduak, arauak eta legeaeman zenizkien,zeure zerbitzari Moisesen bidez.

15. Gose zirelarik,ogia eman zenien zerutik;egarri zirelarik,ura sorrarazi harkaitzetik.Zin eginez agindu zenien lurrazjabetzera bidali zenituen.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9