Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:30-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Urte askoz jasan zenituen.Zure espirituak profeten bidezegin zien dei;baina haiek aditu nahi ez,eta atzerritarren esku utzi zenituen.

31. Baina zeure erruki handiazez zenituen guztiz galdu,ez zenituen eskutik utzi,Jainko bihozberaeta errukiorra baitzara.

32. Zu zara gure Jainkoa,Jainko handi, bizkor eta ikaragarria,zeure ituna leialtasunezmantentzen diguzuna!Ez gutxietsi orain gure atsekabea,gure errege eta buruzagiei,apaiz eta profetei,gure guraso eta herri osoari,Asiriako erregeen egunetatikgaurdainogainera erori zaigun atsekabea.

33. Zuk ez duzu errurikgertatu zaigun guztian,leial jokatu baituzu;guk, berriz, oker.

34. Gure errege, buruzagi,apaiz eta gurasoekez dute bete zure irakaspena,ez dituzte aditu aginduak,ezta eman zenizkienburubideak ere.

35. Ez erregeak izan zituztenean,ez zuk emaniko ondasun ugarietan,ezta zuk eskuratu zenizkienlur zabal eta gizenetan ereez zintuzten zerbitzatu,ez ziren itzuliberen egintza gaiztoetatik.

36. Eta gaur esklabo gaude gu,esklabo gure gurasoeizuk emandako lurraldean,fruitu eta ondasunez gozatzekoeman zenien lurraldean.

37. Lurralde honetakoemaitza aberatsakatzerriko erregeentzat dira gaur,geure bekatuengatik nagusiezarri dizkiguzun erregeentzat;geu eta geure abereakmenpean gauzkate beren gogara.Guztiz atsekabetuak gaude!»

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9