Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:23-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Zeruko izarrak bezainbatugaritu zenizkien seme-alabak,haien gurasoei agindu lurralderaekarri zenituen.

24. Lurraldera heldueta hartu egin zuten,haien menpe jarri zenituenkanaandarrak, bertako biztanleak.Erregeak eta hango herriakeman zenizkien,beren gogara erabil zitzaten.

25. Hiri babestuak eta lur gizenakhartu zituzten,ondasunez beteriko etxeezeta ur-putzuez jabetu ziren,mahasti, olibadieta fruta-arbolen sail handiez.Asetzeraino jan zuten,sabela puzteraino;zure ondasun ugariz gozatu ziren.

26. Baina beren burugogorkerianzure aurka jarri ziren,bizkarra eman ziotenzure irakaspenari;zuregana itzultzekoari zitzaizkien deika profetak,eta hil egin zituzten!Zein irain handia egin zizuten!

27. Etsaien menpejarri zenituen orduan,eta hauek zapaldu egin zituzten.Baina beren estuasuneandeiadar egin zizuten,eta zuk zerutik entzun.Zeure erruki handiazaskatzaileak bidali zenizkien,etsaien menpetik atera zitzaten.

28. Bakealdia etorri orduko, ordea,okerbidera itzuli ziren;eta etsaien menpe utzi zenituen,berauen hankapean.Deiadar egin zizuten berriro,eta zuk zerutik entzun;sarritan atera zenituen onikzeure erruki handiaz.

29. Zure irakaspenera itzultzekodei egin zenien;haiek, ordea, beren harrokerianentzungor egin zieten zure aginduei;bekatu egin zutenzure erabakien kontra,betetzen dituenarentzat bizi-iturri.Bizkarra eman zutenberen gorbizian,ez zuten aditu nahi izanberen burugogorkerian.

30. Urte askoz jasan zenituen.Zure espirituak profeten bidezegin zien dei;baina haiek aditu nahi ez,eta atzerritarren esku utzi zenituen.

31. Baina zeure erruki handiazez zenituen guztiz galdu,ez zenituen eskutik utzi,Jainko bihozberaeta errukiorra baitzara.

32. Zu zara gure Jainkoa,Jainko handi, bizkor eta ikaragarria,zeure ituna leialtasunezmantentzen diguzuna!Ez gutxietsi orain gure atsekabea,gure errege eta buruzagiei,apaiz eta profetei,gure guraso eta herri osoari,Asiriako erregeen egunetatikgaurdainogainera erori zaigun atsekabea.

33. Zuk ez duzu errurikgertatu zaigun guztian,leial jokatu baituzu;guk, berriz, oker.

34. Gure errege, buruzagi,apaiz eta gurasoekez dute bete zure irakaspena,ez dituzte aditu aginduak,ezta eman zenizkienburubideak ere.

35. Ez erregeak izan zituztenean,ez zuk emaniko ondasun ugarietan,ezta zuk eskuratu zenizkienlur zabal eta gizenetan ereez zintuzten zerbitzatu,ez ziren itzuliberen egintza gaiztoetatik.

36. Eta gaur esklabo gaude gu,esklabo gure gurasoeizuk emandako lurraldean,fruitu eta ondasunez gozatzekoeman zenien lurraldean.

37. Lurralde honetakoemaitza aberatsakatzerriko erregeentzat dira gaur,geure bekatuengatik nagusiezarri dizkiguzun erregeentzat;geu eta geure abereakmenpean gauzkate beren gogara.Guztiz atsekabetuak gaude!»

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9