Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:18-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Ezta urre urtuzko zekorraegin zutenean ere,“Hau da zure jainkoa,Egiptotik atera zaituena”esaten zutenean.Zein irain handia egin zizuten!

19. Zuk, ordea, zeure erruki handiaz,ez zenituen basamortuan baztertu,laino-adarra ez zenhaiengandik aldenduegunez bidean gidatzeko,ez eta su-adarra gauezbidean argi egiteko.

20. Zeure espiritu ona eman zenien,ulertzen laguntzeko;ez zenion ukatu zeure manahaien ahoari,ezta ura ere haien eztarriari.

21. Berrogei urtez mantendu zenituenbasamortuan,ez zuten izan ezeren faltarik;ez zitzaizkien jantziak zahartu,ez oinak handitu.

22. Erreinu eta herriakmenpean jarri zenizkien,eta inguruko lurrak banatu.Hexbongo errege Sihon-en lurraldeahartu zuten,Baxango errege Og-ena.

23. Zeruko izarrak bezainbatugaritu zenizkien seme-alabak,haien gurasoei agindu lurralderaekarri zenituen.

24. Lurraldera heldueta hartu egin zuten,haien menpe jarri zenituenkanaandarrak, bertako biztanleak.Erregeak eta hango herriakeman zenizkien,beren gogara erabil zitzaten.

25. Hiri babestuak eta lur gizenakhartu zituzten,ondasunez beteriko etxeezeta ur-putzuez jabetu ziren,mahasti, olibadieta fruta-arbolen sail handiez.Asetzeraino jan zuten,sabela puzteraino;zure ondasun ugariz gozatu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9