Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:15-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gose zirelarik,ogia eman zenien zerutik;egarri zirelarik,ura sorrarazi harkaitzetik.Zin eginez agindu zenien lurrazjabetzera bidali zenituen.

16. Baina harrotu egin zirengure gurasoak,burugogor izan ziren,zure aginduei ez obedituz.

17. Ez zuten aditu nahi izan.Ez zituzten gogoan hartuzuk haien alde egindakogauza harrigarriak.Egiptora, morrontza-herrira,berriro itzuli nahian hasi zirenberen burugogorkerian.Baina zu Jainko barkatzailea zara,bihozbera eta errukiorra,haserregaitza eta onginahiz betea,eta ez zenituen bazter utzi.

18. Ezta urre urtuzko zekorraegin zutenean ere,“Hau da zure jainkoa,Egiptotik atera zaituena”esaten zutenean.Zein irain handia egin zizuten!

19. Zuk, ordea, zeure erruki handiaz,ez zenituen basamortuan baztertu,laino-adarra ez zenhaiengandik aldenduegunez bidean gidatzeko,ez eta su-adarra gauezbidean argi egiteko.

20. Zeure espiritu ona eman zenien,ulertzen laguntzeko;ez zenion ukatu zeure manahaien ahoari,ezta ura ere haien eztarriari.

21. Berrogei urtez mantendu zenituenbasamortuan,ez zuten izan ezeren faltarik;ez zitzaizkien jantziak zahartu,ez oinak handitu.

22. Erreinu eta herriakmenpean jarri zenizkien,eta inguruko lurrak banatu.Hexbongo errege Sihon-en lurraldeahartu zuten,Baxango errege Og-ena.

23. Zeruko izarrak bezainbatugaritu zenizkien seme-alabak,haien gurasoei agindu lurralderaekarri zenituen.

24. Lurraldera heldueta hartu egin zuten,haien menpe jarri zenituenkanaandarrak, bertako biztanleak.Erregeak eta hango herriakeman zenizkien,beren gogara erabil zitzaten.

25. Hiri babestuak eta lur gizenakhartu zituzten,ondasunez beteriko etxeezeta ur-putzuez jabetu ziren,mahasti, olibadieta fruta-arbolen sail handiez.Asetzeraino jan zuten,sabela puzteraino;zure ondasun ugariz gozatu ziren.

26. Baina beren burugogorkerianzure aurka jarri ziren,bizkarra eman ziotenzure irakaspenari;zuregana itzultzekoari zitzaizkien deika profetak,eta hil egin zituzten!Zein irain handia egin zizuten!

27. Etsaien menpejarri zenituen orduan,eta hauek zapaldu egin zituzten.Baina beren estuasuneandeiadar egin zizuten,eta zuk zerutik entzun.Zeure erruki handiazaskatzaileak bidali zenizkien,etsaien menpetik atera zitzaten.

28. Bakealdia etorri orduko, ordea,okerbidera itzuli ziren;eta etsaien menpe utzi zenituen,berauen hankapean.Deiadar egin zizuten berriro,eta zuk zerutik entzun;sarritan atera zenituen onikzeure erruki handiaz.

29. Zure irakaspenera itzultzekodei egin zenien;haiek, ordea, beren harrokerianentzungor egin zieten zure aginduei;bekatu egin zutenzure erabakien kontra,betetzen dituenarentzat bizi-iturri.Bizkarra eman zutenberen gorbizian,ez zuten aditu nahi izanberen burugogorkerian.

30. Urte askoz jasan zenituen.Zure espirituak profeten bidezegin zien dei;baina haiek aditu nahi ez,eta atzerritarren esku utzi zenituen.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9