Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hil hartako hogeita laugarren egunean israeldarrak barau egiteko bildu ziren; doluz jantzi ziren eta buruak hautsez estali.

2. Israeldar arrazakoak atzerritar guztiengandik bereizi ziren eta, zutiturik, beren bekatuak eta arbasoenak aitortu zituzten.

3. Hala eman zuten egunaren laurdena, nor bere lekuan zutik, beren Jainko Jaunaren lege-liburua irakurtzen zen bitartean; beste egun laurdena beren bekatuak aitortzen eta, ahuspezturik, Jauna, beren Jainkoa, gurtzen eman zuten.

4. Josue, Bani, Kadmiel, Xebanias, Buni, Xerebias, Bani eta Kenanik lebitarren oholtza gainera igo eta oihu handiz egin zioten dei Jaunari, beren Jainkoari.

5. Gero, Josue, Kadmiel, Bani, Haxabnias, Xerebias, Hodias, Xebanias eta Petahias lebitarrek honela ziotsoten herriari: «Zuti zaitezte! Bedeinka Jauna, zeuen Jainkoa, betidanik betiraino!«Bedeinkatua izan bedizure izen ospetsua,bedeinkapen eta gorespen guztiengainetik dagoena!

6. Zu zara Jauna, zu bakarrik!Zeuk egin dituzu zeruak,zeruen zeruak eta izar guztiak,lurra eta lur gainekoak,itsasoa eta bertako guztiak.Zeuk biziarazten dituzu guztiak,zeruko izarrakahuspez dituzu aurrean jarriak.

7. Zeu zara Jauna,zeu Abram aukeratuzenuen Jainkoa;zeu Kaldeako Ur hiritik ateraeta Abraham izena eman zeniona.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9