Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 8:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Lebitarrek zehatz eta garbi irakurtzen zuten Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.

9. Herri osoak negarrari eman zion legearen hitzak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras lege-maisuak eta irakasten ari ziren lebitarrek esan zioten herriari: «Gaurko eguna Jaunari, gure Jainkoari, sagaratua dugu. Beraz, ez egon triste, ez egin negarrik».

10. Gainera, esan zien: «Zoazte eta jan haragi guria, edan edari bikainak, eta bidali janaria ezer ez dutenei ere, egun hau Jaunari sagaratua baita. Ez atsekabetu, Jaunarengandiko pozak ematen baitizue indar!»

11. Lebitarrak ere herria lasaitu nahirik zebiltzan, esanez: «Ixo, gaurko hau egun santua da; ez egon triste!»

12. Joan zen, bada, herri osoa jan/edatera, eta zer janik ez zuenari ere banatu zioten; pozaren pozez egin zuten jai, ulertu baitzituzten entzundako hitzak.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 8