Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun batez, herriko seme eta emakumeak deiadarka hasi ziren beren senide juduen kontra.

2. Batzuek zioten: «Seme-alaba asko dugu, ogia nahi genuke bizi ahal izateko».

3. Beste batzuek, berriz: «Gure landa, mahasti eta etxeak bahituran jarri beharra izan dugu, gosete honetan garia izateko».

4. Beste batzuek: «Gure landa eta mahastien gain dirua eskatu beharrean gertatu gara, erregeari zergak ordaintzeko.

5. Denok arraza berekoak gara! Gure seme-alabak badira besteenak adina! Hala ere, gure seme-alabak esklabo saldu beharrean gertatzen gara, eta gure seme-alabetako batzuk dagoeneko esklabo bilakatu dira. Baina ezin dugu ezer egin, gure landak eta mahastiak besteren eskuetan baitaude».

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 5