Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 4:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Baina Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela jakin zutenean, Sanbalat, Tobias, arabiarrak, amondarrak eta Axdod aldeko jendea amorru bizian jarri ziren.

2. Eta denek bat egin zuten Jerusalemi eraso eta bertan nahasketa sortzeko.

3. Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun.

4. Honela kantatzen zuten juduek:«Zaborrak hain dira ugariak,besoak ditugu eroriak;inoiz ere bukatuko otegeure harresiak?»

5. Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»

6. Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz».

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 4