Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 4:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Baina Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela jakin zutenean, Sanbalat, Tobias, arabiarrak, amondarrak eta Axdod aldeko jendea amorru bizian jarri ziren.

2. Eta denek bat egin zuten Jerusalemi eraso eta bertan nahasketa sortzeko.

3. Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun.

4. Honela kantatzen zuten juduek:«Zaborrak hain dira ugariak,besoak ditugu eroriak;inoiz ere bukatuko otegeure harresiak?»

5. Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»

6. Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz».

7. Orduan, familia-talde batzuk ezkutuan jarri nituen, harresiaren azpialdean, ezpata, lantza eta uztai-geziekin, harresiek babesik ez zuten toki-guneetan.

8. Guztiari begiratu bat eman ondoren, handiki, agintari eta gainerako herriari esan nien: «Ez izan beldurrik! Oroit zaitezte Jainko handi eta ikaragarriaz; borroka zaitezte zeuen senide, seme-alaba, emazte eta etxekoen alde!»

9. Etsaiak ohartu ziren jakinaren gainean geundela. Honela ezereztu egin zituen Jainkoak beraien asmoak, eta gu harresietara itzuli ginen, nor bere lanera.

10. Baina, egun hartatik aurrera, nire gizonen erdiak lan egiten zuen bitartean, beste erdia lantzaz, ezkutuz, gezi-uztaiz eta korazaz armaturik egon ohi zen. Buruzagiek judu guztien ardura zuten.

11. Bai harresia egiten zutenek eta bai gauzak garraiatzen zituztenek esku batean arma zuten, besteaz lanean ari ziren bitartean.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 4