Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 11:22-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Jerusalemgo lebitarren arduraduna Uzi zen, Baniren semea —hau Haxabiasena, hau Mataniasena, hau Mikarena—; Uzi Asafen ondorengoetakoa zen; hauek Jainkoaren etxean kantatzeko eginkizuna zuten.

23. Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau batzuek taxutzen zuten.

24. Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.

25. Judaren leinukoak landan sakabanaturiko herrietan bizi ziren: Kiriat-Arban eta inguruetan, Dibonen eta inguruetan, Jekabtzeelen eta inguruetan,

26. Jexuan, Moladan, Bet-Peleten,

27. Hatzar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruetan,

28. Tziklagen, Mekonan eta inguruetan,

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 11