Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:54-61 Elizen Arteko Biblia (EAB)

54. Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean.

55. Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik.

56. Entzun duzu nire deiadarra:«Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!»

57. Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut;«Ez beldurtu!», esan didazu.

58. Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.

59. Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten;egidazu justizia!

60. Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan,zenbat asmo txar duten nire kontra.

61. Entzuten dituzu, Jauna, haien irainak,eta nire kontra duten hainbat asmo txar.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3