Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:51-57 Elizen Arteko Biblia (EAB)

51. Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz.

52. Arrazoirik gabe nire etsai direnektxoria bezala harrapatu naute, harrapatu.

53. Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean.

54. Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean.

55. Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik.

56. Entzun duzu nire deiadarra:«Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!»

57. Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut;«Ez beldurtu!», esan didazu.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3