Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:42-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. Errebelatu egin gatzaizkizu, kontra altxatu,eta zuk ez diguzu barkatu, Jauna.

43. Zeure haserreaz inguratu zara,eta pertsegitu egin gaituzu, erruki gabe sarraskitu.

44. Hodeiz inguratu zara, gure erregua hel ez dakizun.

45. Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean.

46. Etsai guztiak isekaz ari zaizkigu.

47. Ikara, leizea, triskantza, hondamendia: horra gure zoria.

48. Malko-errekak darizkie nire begiei,nire herriaren hondamendia dela eta.

49. Begien jarioa ez zait agortzen, ez baitugu atsedenik,

50. harik eta Jaunak zerutik begiratu eta ikusi arte.

51. Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3