Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gorriak ikusia nauzu, Jaunaren haserrearen zigorpean.

2. Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.

3. Haren eskuak nire aurka dihardu, egunero etengabe.

4. Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.

5. Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan.

6. Ilunpetan biziarazi nau, behin betiko hildakoak bezala.

7. Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe;kate astunez lotu nau.

8. Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3