Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 3:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gorriak ikusia nauzu, Jaunaren haserrearen zigorpean.

2. Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.

3. Haren eskuak nire aurka dihardu, egunero etengabe.

4. Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.

5. Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan.

6. Ilunpetan biziarazi nau, behin betiko hildakoak bezala.

7. Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe;kate astunez lotu nau.

8. Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua.

9. Bideak harritzarrez itxi dizkit, bidezidorrak nahastu.

10. Zelatan dagoen hartz izan da niretzat,gordeta zain dagoen lehoi.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 3