Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 1:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai ene! Zein bakar gelditu denjendez hain betea egon ohi zen hiria!Atzerrien artean izen handiko zena,alargun baten antzeko egina.Eskualdeen erregina, besteren mendera makurtua.

2. Negar eta negar ari da gauean, masailak malkoz beteta.Bere maitaleen artean, ez du nork kontsolaturik.Adiskide guztiek zapuztu egin dute, etsai bihurtu zaizkio.

3. Erbestera doa Juda: zoritxar eta morrontza gogorra!Horra, atzerrien artean bizi da, baina ez du non kokaturik.Pertsegitzaileek harrapatu egin dute, estualdian zegoelarik.

4. Dolutan daude Sionerako bideak, ez baitator inor jaietara.Hutsik daude hiriko sarrera guztiak.Aieneka daude apaizak, atsekabez neskatxak.Sionen ez da samina besterik.

5. Gaina hartu diote etsaiek, aukeran eta lasai bizi dira.Jaunak baitu atsekabetu, bere errebeldia handiarengatik.Haren haurrak gatibu joan dira, etsaiak bultzaturik.

6. Joan zaio distira guztia Sion hiri ederrari.Haren buruzagiak,larrerik aurkitzen ez duten basahuntzen antzeko.Indarrak galdurik doaz pertsegitzaileen aurrean.

7. Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.

8. Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.

9. Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».

10. Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.

11. Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,biziari eusteko.«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!

12. «Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?Bai mingarria zaidalaJaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 1