Itun Zaharra

Itun Berria

Nahum 3:14-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Pilatu behar adina ursetiatuko zaituztenerako;sendotu gotorlekuak;ekarri lokatza, oratu buztina,eta prestatu adreilu-moldeak.

15. Han irentsiko zaitu suak,han galduko ezpatak;erabat irentsiko zaituzte,matxinsaltoak hostoa bezala.Matxinsaltoak bezala ugaldu zarete.

16. Zeruko izarrak hainbatugaritu dituzuzeure merkatariak.Baina orain desagertu dira,hegoak zabaldueta hegaz doazenmatxinsaltoak bezala.

17. Zure buruzagiakmatxinsaltoak bezala dira,zure gobernariak zomorroak bezala:egun hotzeanhormetan kokatzen diraeta eguzkiak berotzean ihesi doaz,aztarnarik ere utzi gabe.

18. Asiriako errege,zure gobernariak loak hartu ditu,zure gudalburuakez dira gehiago mugitzen,zure gudarosteamendietan sakabanatua dabil,eta ez da hura bilduko duenik.

19. Zure hondamendiakez du erremediorik,ez zure zauriak sendabiderik.Zure zoriaren berrientzuten duten guztiaktxaloka ari dira pozez.Izan ere, ba ote da inor munduanzure gaiztakeria jasanez duenik?

Irakurri kapitulu osoa Nahum 3