1. Zoritxarrekoa zu, hiri odolzalea,maltzurkeriaz eta indarkeriaz betea,beti harrapakin bila zabiltzana!
2. Horra hor zigor-zartadak,gurpilen zarata-hotsa,zaldien zalaparta,guda-gurdien trinki-tranka!
3. Zaldizkoen oldarra,ezpaten distira,lantzen tximistak!Zaurituak pilaka,hilak metaka,hilotzak ezin konta ahala!Hilotzetan estropezu egiten da.
4. Ninive,gehiegikeriez beteriko emagaldua,sobera ederraeta sorginkeriatan iaioa!Bere lohikerieznazioak menderatzen zituen,bere sorginkeriez herrialdeak.
5. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Hona ni zure aurka:gonak aurpegiraino jasoko dizkizut,biluzik agerraraziko zaitutherrien aurrean,lotsagarri erreinuen aurrean.
6. Zikinez estaliko zaitut,eta laidoz betekodenen begi aurrean.
7. Ikusiko zaituzten guztiakaldendu egingo zaizkizu, esanez:“Xehatua gelditu da Ninive;nor errukituko zaio?Non aurkitukokontsolatuko duenik?”»
8. Tebas baino gehiago zarelauste al duzu?Nilo ibaiaren adarren erdianzegoen,erabat urez inguratua;ibaia zuen harresi.
9. Nubia eta Egiptokoindar neurtezinakzituen euskarri,Put eta Libiako herriak laguntzaile.
10. Baina Tebas ere erbesteragatibu eraman zuten,haren haurrakkale-bazter guztietan sarraskitu,handikiakmenderatzaileen artean banatueta buruzagiak katez lotu.
11. Ninive,zu ere edari saminez aseko zara,zeure burua gordeegin beharko duzu;babes bila ibiliko zara,etsaiengandik ihesi.
12. Piku helduen antzeko dirazure gotorleku guztiak:pikondoa astindu ordukobehera datoz,jango dituztenen ahora.
13. Begira,zure gudariek emajende dirudite;zure lurraldeko ateakzabal-zabalik daudeetsaien aurrean,suak irentsi ditu sarrailak.
14. Pilatu behar adina ursetiatuko zaituztenerako;sendotu gotorlekuak;ekarri lokatza, oratu buztina,eta prestatu adreilu-moldeak.
15. Han irentsiko zaitu suak,han galduko ezpatak;erabat irentsiko zaituzte,matxinsaltoak hostoa bezala.Matxinsaltoak bezala ugaldu zarete.
16. Zeruko izarrak hainbatugaritu dituzuzeure merkatariak.Baina orain desagertu dira,hegoak zabaldueta hegaz doazenmatxinsaltoak bezala.
17. Zure buruzagiakmatxinsaltoak bezala dira,zure gobernariak zomorroak bezala:egun hotzeanhormetan kokatzen diraeta eguzkiak berotzean ihesi doaz,aztarnarik ere utzi gabe.
18. Asiriako errege,zure gobernariak loak hartu ditu,zure gudalburuakez dira gehiago mugitzen,zure gudarosteamendietan sakabanatua dabil,eta ez da hura bilduko duenik.