Itun Zaharra

Itun Berria

Nahum 1:6-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Nork iraun zutikharen suminaren aurrean?Nork egin aurreharen haserre biziari?Sua bezala isurtzen daharen sumina,eta harkaitzak zartatu egitenharen aurrean.

7. Ona da Jauna,gordeleku larrialdi-egunean.Arretaz hartzen ditubabes eske doazkionak,

8. urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.

9. Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.

10. Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.

11. Ninive, zuregandik atera daJaunaren aurkaasmo txarrak darabiltzana,burutazio gaiztoak dituen gizona.

12. Honela diotsa Jaunak Judari:«Zure etsaiak,indartsu eta ugari badira ere,garbitu egingo dituzte,galdu egingo.Makurrarazi zaitut, bai,baina ez zaitut gehiagonahigabetuko;

13. orain hautsiko dutzapaltzen zaituen uztarria,orain apurtuko zure kateak».

14. Zure aurka, ordea,Niniveko errege,hauxe erabaki du Jaunak:«Ez duzu izangozeure izeneko ondorengorik.Birrindu egingo ditutzure jainkoen etxeetanzurezko eta metalezko idoloak.Zure hilobia prestatzen ari naiz,deus ere ez zara-etanire aurrean».

Irakurri kapitulu osoa Nahum 1