Itun Zaharra

Itun Berria

Nahum 1:5-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hura agertzean,dardaraz jartzen dira mendiak,koloka muinoak;haren aurreanikaratu egiten da lurra,baita munduaeta bertan bizi direnak ere.

6. Nork iraun zutikharen suminaren aurrean?Nork egin aurreharen haserre biziari?Sua bezala isurtzen daharen sumina,eta harkaitzak zartatu egitenharen aurrean.

7. Ona da Jauna,gordeleku larrialdi-egunean.Arretaz hartzen ditubabes eske doazkionak,

8. urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.

9. Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.

10. Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.

11. Ninive, zuregandik atera daJaunaren aurkaasmo txarrak darabiltzana,burutazio gaiztoak dituen gizona.

12. Honela diotsa Jaunak Judari:«Zure etsaiak,indartsu eta ugari badira ere,garbitu egingo dituzte,galdu egingo.Makurrarazi zaitut, bai,baina ez zaitut gehiagonahigabetuko;

13. orain hautsiko dutzapaltzen zaituen uztarria,orain apurtuko zure kateak».

14. Zure aurka, ordea,Niniveko errege,hauxe erabaki du Jaunak:«Ez duzu izangozeure izeneko ondorengorik.Birrindu egingo ditutzure jainkoen etxeetanzurezko eta metalezko idoloak.Zure hilobia prestatzen ari naiz,deus ere ez zara-etanire aurrean».

Irakurri kapitulu osoa Nahum 1