Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 7:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Hautsa miazkatuko dute,sugeek eta narrastiek bezala.Dardaraz aterako diragordelekuetatik,ikaraz joko dute Jaunarengana,gure Jainkoarengana,eta begirune izango diote.

18. Zein zu bezalako Jainkorik,zeurea duzun herrianbizirik gelditueigaiztakeria barkatu,haien errebeldiari ezikusiaegiten diozun hori bezalakorik?Zure haserreak ez du beti irauten,onginahia baituzu atsegin.

19. Berriro ere errukituko zara gutaz,lurperatuko dituzugure gaiztakeriak,eta itsas hondora botakogure bekatu guztiak.

20. Horrela, zeure maitasun leialaagertuko diezuJakob eta Abraham gure gurasoei,aspaldiko egunetanhitzeman zenien bezala.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 7